|
Elkargo profesionalak, hainbat lanbidetan ari diren profesionalen taldeak elkartu eta elkargokide guztiei zerbitzu jakin batzuk eskaintzeko asmotan eta elkargoan elkartutako profesionalen jardun deontologikoa kontrolatzeko asmotan diharduten erakundeak dira.
EGINKIZUNAK a) Etika profesionala eta hiritarren eskubide eta interesen errespetua zaintzea. b) Profesionalen jarduna antolatzea, bere lurralde eremuaren eta ezarritako esparruaren barruan. c) Profesionalek legearen barruan eta modu egokian jarduten dutela zaintzea, bai eta elkargokideen eskubideak eta betebeharrak hausten ez direla ere. d) Zigortzeko ahalmenaz baliatzea, estatutu hauetako hirugarren tituluan aurreikusitako moduan. e) Zerbitzu sarien baremoak ezartzea; baremo horiek orientagarriak izango dira. f) Elkargokideei laguntzea beren zerbitzu sariak eskuratzeko egin behar dutena egiten, hala eskatzen dutenean. g) Industriako Peritu eta Ingeniari Teknikoek profesional gisa ari direnean eskuratu behar dituzten zerbitzu sarien gainean dituzten zalantzak argitzea, bai eta zerbitzu sari profesionalei buruzko gaiak eztabaidatzeko gauzatzen diren prozesu judizialak eta administrazio prozeduretan beharrezkoak diren txostenak egitea ere. h) Norbere kontura ari diren industriako peritu eta ingeniari teknikoei ordainsari egokiak ordaintzen zaizkiela zaintzea, horretarako harreman estua izanik beraiekin zerikusia duten hitzarmen kolektiboak eta hitzarmen kolektibo horien garapenerako arauak negoziatzen dituztenekin. i) Elkargokideei Estatutu hauetan jasotzen diren zein beranduago erabaki ahal diren zerbitzu komunak ematea, eta, bereziki, lanbide prestakuntza iraunkorra bultzatzea eta prestakuntza horrek eraginak dituela zaintzea. j) Jarduera soziokulturalak, zientifikoak, teknikoak edo praktikoak antolatzea eta gauzatzea. k) Industriako Peritu eta Ingeniari Teknikoentzat ateratzen diren lanpostu eta lanei buruzko informazioa modu aktiboan eta eraginkorrean ematea, Elkargoaren lurralde eremuaren barruan, lanpostu eta lan horiek ahalik eta modu egokienean betetzeko eta profesional gisa egindako lanen eraginkortasuna eta industrietako errendimendua ahalik eta handiena izan daitezen. l) Elkargoko kideen artean sortzen diren auzi profesionaletan esku hartzea, bitartekaritza edo arbitraje bidez, bai eta hirugarrenekin sortzen direnetan ere, alde biek adostuta hala erabakitzen dutenean. m) Elkargoko kideen lan profesionalak ikus-onestea Estatutu hauetako 45. artikuluan ezarritakoaren arabera. n) Administrazio Publikoarekin elkarlanean aritzea interes komunak lortze aldera, eta, bereziki: n.1) Administrazioko organoetan parte hartzea, organo horien arauetan hala aurreikusita badago eta arau horietan ezarritako moduan. n.2) Organo eta erakunde aginpidedunek eskatzen dizkioten txostenak egitea, bai eta beren kabuz egitea erabakitzen duten beste guztiak ere. n.3) Eskatzen dizkioten estatistikak egin eta dagokien lekuan aurkeztea. n.4) Estatuari, Autonomia Elkarteari, toki erakundeei eta udalerriei aholkuak ematea bere eskumeneko gaien inguruan. ñ) Intrusismoa eta lehia desleiala ekiditera bideratutako neurriak hartzea, ordenamendu juridikoan aurreikusitako ekintzak gauzatuta. o) Elkargoaren aurrekontuak onartzea eta elkargoko kideen ekarpenak arautzea. p) Ordezkariak izendatzea gai espezifikoen gaineko ezagutzak eskatzen dituen edozein erakundetarako edo auzitegirako. q) Elkargoko kideen asmoak jasotzea eta bideratzea.Horretarako eta elkargoko organoen eskumeneko edo haien lurralde eremuko gaiak ez badira, Euskal Herriko Industriako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Kontseiluak eta, kasuan kasu, Industriako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Kontseilu Nagusiak, beren kabuz edo beste elkargo batzuekin batera, Organo Ofizialei helarazi ahal dizkiete lehiakorrak edo lehiakorragoak izatearekin zerikusia duten iradokizunak, bai eta Industriako Peritu eta Ingeniari Teknikoek korporazio ofizialetan zein erakunde partikularretan eskaintzen dituzten edo eskaini ditzaketen zerbitzuei buruzko arauekin zerikusia dutenak ere, iradokizun horiek beraien eskumen bereziekin eta industriak unean-unean dituen behar, premia eta ahalmenekin bat eginda. r) Euskal Autonomia Elkarteko zein Estatuko Kontseiluko kideak diren aldetik, kontseilu horietako estatutuetan aitortzen zaizkien eginkizunak gauzatzea. s) Interes profesionaletarako onuragarriak diren eta elkargoaren helburuak betetzera bideratutako bestelako eginkizunak gauzatzea. t) Indarrean dagoen legeriak bere esku jartzen dizkien beste eginkizun batzuk gauzatzea. |
|
Aurkezpena eta Funtzioak
|




