Ongietorria
Era batera edo bestera bisitatzen gaituzten guztiei zuzentzeko atsegina eta ohoreaz gozatzen dut, bereziki Industri Injineru Teknikoei eta batez ere Gipuzkoako Elkargo honetako kideei.

Lehenbiziko hitzak ongietorria eta eskerrak emateko izan bitez.

Elkargoa gu, Injinerutza alorreko profesionalon eta Administrazioaren arteko lokarria denez, beharrean gaudenean guztiona den etxe honetara jotzea espero dut. Informazioa eta komunikazioa errazteko asmoz, ahal den era azkarrenean eta irekienean, Elkargoa tresna eraginkorrenez hornitzea ezinbestekoa da. Gogo honekin zabaltzen dugu Web orrialde hau.

Elkargoaren antola-moldea, eskaintzen diren zerbitzu desberdinak, kurtsoei buruzko informazioa, Lan Poltsa, Elkarte gastronomikoa, agiri teknikoak eta abar aurkitu ditzakezue bertan.

Aipamen berezia merezi duen VISNET deituriko Bisatu elektronikoak, Elkargoaren eta Administrazioaren arteko agiri guztien bideratzea ikaragarri erraztuko du.

Zerbitzu erabilgarria izateaz gain, harro sentiaraziko gaituen nortasun ikurra izatea espero dut.

Dekanoa