Leihatila bakarra

Elkargoko kide egiteak ehunka abantaila ditu, eta ezinbestekoa da proiektuei oniritzia emateko eta Elkargoko zerbitzuez gozatzeko. Elkargoan sartzea doakoa da; 69,90 eurokoa da hileko kuota lanean ari bazara, eta erdia langabezian bazaude. Zenbateko hori 2011ekoa da.

Bestalde, urtebete baino gutxiago igaro bada ikasketak amaitu zenituenetik, ez duzu kuotarik ordaindu beharko hurrengo 12 hilabeteetan.

Banku-helbideratzearen bitartez kobratuko dizute kuota.

AURKEZTU ETA EGIN BEHARREKOAK:

  • Titulua edo frogagiria (originala).
  • 2 argazki.
  • Nortasun Agiriaren fotokopia.
  • Elkargokide txartela sinatu.

Elkargoak Erantzukizun Zibil Profesionaleko aseguru-poliza kolektiboa du kontratatuta MAPFRE konpainiarekin Adartia aseguru-artekaritzaren bitartez, nahi duenak bere atxikimendua emateko. Honako estaldurak eta ezaugarriak ditu:

Poliza indarrean dagoen bitartean, aseguratuaren lanen kontra jartzen diren erreklamazioak estaltzen ditu. Argi geratzen da poliza horrek ez dituela estaltzen hura indarrean ez dagoen bitartean egindako erreklamazioak, nahiz eta erreklamatzen den lan hori behargina aseguratuta zegoen garaian egina izan.

Goiko paragrafoa oso garrantzitsua da, eta azpimarratzea merezi du, gaizki ulertuak saihesteko.

Aseguratutako Ingeniariak polizaren hasiera-datatik (2011ko urtarrilaren 1a) egindako lan profesionalak -agiri-euskarriak (proiektua, txostena, egiaztagiria eta antzekoak) behar dituzten kasuetan edota agiri-euskarrien bitartez aurkezten direnean- aseguru-hartzailea den Elkargoak ikus-onetsita egon behako dira edota hark emandako egiaztapen tekniko profesionalerako agiriak izan beharko dituzte.

Bulego birtuala